XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasia praktikan jartzen

Trafiko-zarata, kantari ari diren txoriak, haize-durundia, artzainaren deiadarrak... zuzenean entzun nahi badituzu, etxetik irten behar nahitaez.

Grabazio batzuen bidez, soinu-hotsen mundua ikertuko duzue zuzenean.

Irteera egin aurretik, honako gauza hauek eduki behar dituzue kontutan:

- Lan-taldeak antolatu behar dituzue.

Taldekide bakoitzaren lana zehaztu.

- Bisitatu behar dituzuen lekuez informazioa jaso eta egingo duzuen ibilbidea, nora eta nola joango zareten... aurrez prestatu.

- Eramango duzuen materiala prestatu.

(Grabazio-aparatua, lan-koadernoa...)

Irteera egiten duzuen egunean, gogoan izan ohar hauek:

- Grabazioak egiterakoan oso ordenatuak izan zaitezte.

- Grabazioak egiten hasi aurretik, apunta itzazue eguna, ordua, lekua eta egiten duen eguraldia.

- Errespeta itzazue inguruko animaliak, pertsonak, landareak eta gauzak.

Eskolara itzultzen zaretenean, talde bakoitzak jasotako informazioa antolatu soinu eta hotsak bereizi eta sailkatu, ondorioak atera, eta lanak gelan aurkez itzazue.